Sakanako Mankomunitateak, Biak Bat elkarteak, Altsasuko liburutegiak Arkatz liburudendak Irakurkide txakurrekin irakurketa tailerra antolatu dute abenduaren 15ean, ostirala, 18:30ean, liburutegian. Txakurren laguntzarekin irakurketa sustatzea du helburu egitasmoak.Aurretik liburutegian izena eman behar da eta ekimena zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrendako bideratuta dago.