'Anatomía de una caida' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2023ko abe. 12a, 15:03

Abenduaren 21ean eta 25ean, osteguna eta astelehena, Justine Triet zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Sandra, idazle alemaniarra, Samuel senarrarekin eta Daniel seme itsuarekin bizi da Frantziako Alpeetako txalet batean. Samuel egoera misteriotsuan hiltzen denean, ikerketak ezingo du argitu suizidioa edo homizidioa den. Sandra atxilotu eta epaitu egiten dute hilketagatik, eta prozesuak beren arteko harreman iskanbilatsua eta nortasun anbiguoa jartzen ditu jomugan.

Fitxa artistikoa: Sandra Hüller, Swann Arlaud, Antoine Reinartz.

Emanaldiak:

Abenduak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Abenduak 25, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.