Bertan da Iskizaren gabonetako erakustaldia

Guaixe 2023ko abe. 12a, 13:29

Abenduaren 17an, igandea, Sakanako gimnasia erritmokoko taldeen erakustaldia izanen da, Altsasuko kiroldegian.

Altsasuko kiroldegiko pistan tapiza jarri eta bertara aterako dira Sakanako Iskiza gimnasia erritmikoko klubeko gimnastak ikasturtean zehar eta lehiaketeta egin dutena erakusteko. Iskizaren Gabonetako erakustaldia abenduaren 17an, igandea, 17:30ean, izanen da, Zelandi kiroldegian. Sarrera eskolako atetik izanen da.