Durangoko Azoka Sakanan

Guaixe 2023ko abe. 12a, 13:47

Jakoba Errekondo Durangoko Azokan. DURANGOKO AZOKA

Abenduaren 19an, asteartea, Jakoba Errekondoren 'Ilargia eta landareak 2024' liburuaren aurkezpena eta kontsultategia izanen da, Iortia kultur gunean, 'Zu non, han DA!' programaren barruan.

Durangoko Azokak ateak itxi ondoren, euskal kulturaren plazak Euskal Herrian zehar zabaltzen jarraituko du Zu non, han DA! ekimenaren bidez. Urtarrilaren 7ra arte 88 liburu saltokietan Durangoko Azokako nobedadeak eskuratzeko aukera izanen da, eta horietako 27 saltokitan euskarazko liburu aurkezpenak izanen dira, tartean Arkatz liburudendak antolatuta, Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2024 aurkezpen eta kontsultategia eginen du abenduaren 19an, asteartea, 18:00etan, Altsasuko Iortia kultur gunean.

Bestetik, Zu non, han DA! programaren barruan ere Nerea Balda San Juan idazle irurtzundarra abenduaren 14an, asteazkena, 18:00etan, Aguraingo Eguzki liburudendan izanen da Irati Iturritzarekin Azpimarrak liburuaren inguruan hizketan.