Antton Kazabon idazlearen Bisera gorria liburuan Martina gaztea desagertu da, eta lagunak urduri, triste eta lur jota daude. Ez dakite zer gertatu zen egun hartan. Berehala agertuko zela pentsatu zuten, baina ez zen horrelakorik gertatu, eta hilabete igaro da. Sakanako Mankomunitateko Euskara zerbitzuak eta Altsasuko Itsasi euskaltegiak antolatuta, idazleak liburuaren inguruan solasaldia eginen du abenduaren 13an, asteazkena, 18:30ean, Iortia kultur gunean.