Altsasuko Iortia kultur gunean urtarrilaren 28ra arte Zientzilari ilustratuak erakusketa ikusgai egonen da, doan, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, larunbatatean emanaldiak dauden egunetan eta igandeetan 18:30etik 20:00etara. SINAI, Nafarroako I+G+B sistemaren koordinatzailea den ADItech-ek antolatu du erakusketa, eta mustutze ekitaldian Javier Ollo Altsasuko alkatea eta Amaia Abucide Altsasuko Berdintasun zinegotzia egon ziren, ADItech-eko Maruxa Aranarekin batera.
Erakusketa 2022. urtean garatutako Zientzialari ilustratuak proiektuaren hamabi artelan biltzen ditu. Haien artean, SINAIko ilustratzaile eta ziantzialari baten edo bien arteko elkarrizketatetatik sortutako hamaika ilustrazio ikus daitezke. Irudi bakoitzak informazio panela du eta berrtan parte hartu duten zientzialariak eta hizpide izan duten proiektua azaltzen dira Erakusketa Leire Urbeltz artista nafarrak sortutako eskultra konposizioarekin osatzen da; erakusketaren pieza nagusia. SINAIn lan egiten duten emakumezko zientzialariei eta ikertzaileei omenadia egiten die piezak. Erakusketaren helburua Nafarroako I+G+b sistema ikuspegi artistikotik ezagutaraztea da.