Eguberri argiak piztuko ditu udalak

Guaixe 2023ko abe. 14a, 10:13

Eguberritako argiak piztuta. ARTXIBOA

Abenduaren 14an, ostegunarekin, izanen da.

Altsasuko Udaleko langileak aurreko asteetan eguberri argiak jartzen aritu dira. Hainbat kale eta plazatan jarri dituzte argi horiek. Baita joan zen urtean mustu zen kono handia Zumalakarregi plazan. Eguberri argi horiek guztiak estreinakoz gaur piztuko dira, 18:00etan.