Terraza eta pasabideen gaineko zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2023ko abe. 19a, 11:08

Altsasuarrak plazako terraza batean eserita. ARTXIBOA

Aurtengo kuotak borondatez ordaintzeko epea zabalik dago.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, terraza eta pasabideen gaineko 2023ko kuotak borondatez ordaintzeko epea urtearekin batera despedituko da. Udalarekin ordainagiriak helbideratuta dituztenek La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Altsasuko Udala aurreratu duenez, helbideratutako azaroaren 28an kargatu ziren kontuan. Abenduaren 31ko borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.