Kamioiendako aparkalekuko kuota ordaintzeko garaia

Guaixe 2023ko abe. 18a, 11:27

Altsasuko kamioi aparkalekua. ARTXIBOA

Aurtengo kuota ordaindu beharko dute erabiltzaileek.

Kamioiendako udal aparkalekua erabiltzen dutenek aurtengo kuota ordaintzeko 2024ko ilbeltzaren 15era arte dute. Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, helbideratutako ordainagiriak dituzten kamioi aparkalekuaren erabiltzaileei abenduaren 15an kargatuko diela zerga kontu korrontean. Altsasuko Udalarekin helbideratu gabeko ordainagiriak dituztenek La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.