Jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zerga ordaintzeko epea

Guaixe 2023ko abe. 20a, 11:31

Altsasuko ikuspegia Bargagaindik. ARTXIBOA

Urteko bigarren seihilekoa ordaintzeko garaia dute etxejabeek.

Altsasuko Udalak  jenderik gabeko etxebizitzen gaineko zerga indarrean du. Etxeak hutsik dituzten jabeek ordaindu behar dute zerga hori. Aurtengo bigarren seihilekoko zergaren kuotak borondatez ordaintzeko epea 2024ko ilbeltzaren 15ean despedituko dela jakinarazi du udalak. Helbideratutako ordainagiriak dituzten etxejabeei abenduaren 15ean kargatuko die udalak zerga kontuan. 

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku-bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.