Futbola

Altsasuk hemezortzi talde eta 332 jokalari aurkeztu ditu

Guaixe 2023ko abe. 15a, 14:03

Abenduaren 3an aurkeztu ziren Altsasuko Kirol Elkarteko 2023/2024 denboraldiko futbol taldeak, Dantzalekun. Hemezortzi talde izango ditu; aurrebenjaminetatik hasita Preferente maila bitartean, eta horietatik hiru talde emakumezkoenak dira.

Guztira 332 futbolari ari dira trebatzen Altsasu futbol taldetan, 30 entrenatzaileren esanetara. Toni Juarez da futbol taldeen koordinatzailea eta, aldi berean, Preferente mailako entrenatzailea. Aurtengo helburu nagusiak Liga Nazionaleko jubenilen taldeak mailari eustea, eta Preferente mailako taldea Lehen Maila Autonomikora igotzea da, emakumezkoen futbola sustatzea, neska-mutilak baloreetan janztea eta ongi pasatzea ahaztu gabe.