Futbola

Altsasuk zakura puntu bat gehituz despeditu du urtea

Guaixe 2023ko abe. 19a, 10:25

Gizonen Preferente mailako hamalaugarren jardunaldia berdinketarekin despeditu zuen talde gorritxoak

Preferente mailan hamalaugarren jardunaldia jokatu zen. Altsasuk Ilunberri hartu zuen Dantzalekun, arratsalde hotzean. Bi taldeek lehia estua izan zuten, baina 26. minutuan Imanol Lobok sartutako golari esker Altsasu aurreratu egin zen. Partidak bizi-bizi jarraitu zuen. Bigarren zatia hasi eta berehala Ilunberrik bana berdintzea lortu zuen. Bi taldeak berdinketa apurtzen saiatu ziren, baina ezinezkoa izan zen eta puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Sailkapenean Burlades B taldea da Preferente mailako lehen multzoko liderra (30 puntu). Altsasu bederatzigarren postuan dago (21 puntu). Eguberrietan atsedena hartuko du txapelketak. Hurrengo partida ilbeltzaren 6an jokatuko du Altsasuk, 25 punturekin sailkapenean bosgarren den Donezteberen kontra, Iñaki Indart futbol zelaian. 

Emakumezkoen Preferente mailan ez zen jardunaldirik jokatu.