Saskibaloia

CBASK, ezin buelta eman

Guaixe 2023ko abe. 19a, 11:20

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan altsasuarrek ezin izan zuen Aguerri Larraona mendean hartu. Emakumezkoen Lehen senior mailan CBASK-ek jokatu beharreko partida atzeratu egin zen

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan hamargarren jardunaldia jokatu zen. CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarrak Aguerri Larraona Claret izan zuen aurkari. Parez pare hasi ziren bi taldean, baina bigarren laurdenean aldea hartu zuen Aguerrik. Hirugarren laurdenean parean jartzea lortuz zuen CBASK-ek, baina azken laurdenean Aguerri gailendu zen argi eta garbi, eta 74-41 gailendu zen. Berriro ere lider aldaketa egon da Bigarren Maila Interautonomikoak, Liceo Monjardin izan baita finena (17 puntu). CBASK Narum Fisioterapia talde altsasuarrak hamahirugarren postuan jarraitzen du, partida bat gutxiagorekin (11 puntu). Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, CBASK Narum Fisioterapiak sailkapenean zortzigarren den Navasket taldea hartuko du Zelandi kiroldegian, ilbeltzaren 13an, 17:50ean. 

Emakumezkoen Lehen Senior maila
Emakumezkoen Lehen senior mailako hamargarren jardunaldian CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Larraona Claret zuen aurkari, baina partida apirilaren 26ra atzeratzea erabaki zuten bi taldeek.

Emakumezkoen Lehen Senior mailan Aranguren Mutilbasketek lidergoari eutsi dio (20 puntu). CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea hamalaugarren postura jaitsi da, azken postura (11 puntu), bi partida gutxiagorekin. Eguberrien atsedenaldiaren ondoren, ilbeltzaren 13an talde altsasuarrak sailkapenean hamargarren eta arerio zuzena den Optica Azpilicueta Navarro Villoslada hartuko du Zelandin, 16:00etan.