Zelandiko ikasleen ekarpena duen ipuina argitaratu dute

Guaixe 2023ko abe. 20a, 11:02

Ipuin kateetatik sortutako lanak Iruñean aurkeztu zituzten. NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroako Lehen Hezkuntzako 39 ikastetxetako 1.540 ikaslek parte hartu dute Giza Eskubideak Eskuz Esku Ipuinen katean.

Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak bi Giza Eskubideen aldeko kate ipuinak aurkeztu ditu. Peio Lopez-Iturri idazleak euskarazko ipuinaren hasiera idatzi zuen eta Marisol Artica Zurano idazleak, berriz, gaztelaniazkoa. Ipuin horiek lastailan eta azaroan Lehen Hezkuntzako 39 ikastetxetatik pasa dira, tartean Zelandi eskola. Ikastetxe bakoitzean ipuin bakoitzari lerro batzuk gehitzen joan dira, eta, horrela osatu dituzte ipuinak. 

Euskarazko ipuina Euri eta zapi magikoa da. Eurik Daela aurkitzea du helburu. Bidean, Eurik hainbat leku eta pertsona ezagutuko ditu, eta haiekin partekatuko du bidaia. Oihal magikoak lagunduko die beren abenturan. Gaztelaniazko sorkuntzaren izenburua, berriz, Garazi, Camilo y la purpurina verde da. Garazi eta Camilo, nahi gabe, bata bestearen gorputzean murgiltzen dira. Garazi neska nafarra da, eta Camilo Medellingo mutila, bizipen oso desberdinak dituzte. Trukeak bestearen lekuan jartzea eragingo du.