'Viaje a Oz, el musikal' ikuskizuna Altsasun

Guaixe 2023ko abe. 20a, 11:49

Abenduaren 29an, ostirala, familiarteko musika ikuskizunaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Trancadis Produccions konpainiak familiarteko ikuskizunen erreferenteak dira, eta haien lanek hainbat sari eta kritika eta publikoaren errekonozimendua jaso dute. Konpainiaren lana da Viaje a Oz, el musical abenduaren 29an, ostirala, 17:00etan, Iortia kultur gunean izanen den ikuskizuna. Dorak, musikalaren protagonistak, Ozera bidaia hasiko du, eta bertan benetan zerk egiten duen zoriontsu jakingo du. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian. Sarrera gutxi gelditzen dira.