Urteari agur esateko festa

Guaixe 2023ko abe. 20a, 13:43
Festa bat Intxostiapuntan. ARTXIBOA

Abenduaren 29an, ostirala, Sexgune zerbitzua izanen da Intxostiapunta gazte gunean. Larunbatean, 30ean, Agur 2023 festa antolatu dute.

Abenduaren 29an, ostirala, urteko azken Sexgune sexualitate aholkularitza zerbitzuaren azken saioak izanen dira, 17:30etik aurrera eta 20:00ak arte. Zerbitzu doan eta konfidenziala da eta aurretik hitzordua eskatzeko Intxostiapuntan izena ematea gomendatzen dute, baina ez da derrigorrezkoa. Bestetik, urteko azken larunbaterako, abenduaren 30ean, Agur 2023 festa antolatu dute Altsasuko gazte gunean. Festa 22:00etan hasiko da, eta 01:00ak arte luzatuko da. Aldez aurretik Intxostiapunta izena eman behar da, eta hiru euro ordaindu.