Opari banaketa Intxostiapuntan

Guaixe 2023ko abe. 20a, 15:12

Abenduaren 22an, ostirala, lagun izkutua eginen dute Altsasuko gazte gunean; abenduaren 23an, larunbata, Party zozketa eginen dute.

Eguberrietan oso ohikoak izan ohi dira lagunen eta senideen arteko lagun izkutuak deitutako opariak banatzeko ekimena: parte hartzaileen izenak papertxo batean jartzen dira, eta zozketaren bidez oparia nori egin behar zaion erabakitzen da, eta abenduaren 22an, ostirala, Intxostiapunta gazte guneko gazteek lagun izkutuaren opari banaketa eginen dute, 18:00etatik aurrera. Bestetik, abenduaren 23an, larunbata, 18:00etatik aurrera, Party jokoaren zozketa eginen dute, Altsasuko gazte gunean.