Altsasun ekonomia jardueren gaineko zerga ordaintzeko egunak

Guaixe 2023ko abe. 21a, 11:14

Altsasuko udaletxean eguberri argiak piztuta.

2023ko zerga borondatez ordaintzeko epea ilbeltzaren 22an despedituko da.

Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du ekonomia jardueren gaineko 2023ko zergako kuotak borondatez ordaintzeko epea ilbeltzaren 22an despedituko dela. Ordainagiriak udalarekin helbideratuta dituztenei abenduaren 22an kargatuko die kontuan. Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein banku bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epea iragan eta gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.