Haize Berriak bandaren zirkua

Guaixe 2023ko abe. 21a, 10:32

Haize Berriak 2022ko abenduan eman zuten 25. urteurrenaren kontzertua. ARTXIBOA

Abenduaren 30ean, larunbata, 'Zirku soinua!' musika ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.

Felipe txikia zirku batean jaio da, baina ez du bere lekua aurkitzen. Hainbeste kolore eta alaitasunaren artean, ez da ama bezain ausarta sentitzen, piztzien hezitzaile handia dena. Haize Berriak bandak Ana Hernandez kontalariarekin eta Alfonso Alonso el Gran Rufus malabaristarekin eginen duen Zirku soinua! musika ikuskizunaren sinopsia. Iurne Martinez de Santoz izanen da zuzendaria.  Abenduaren 30ean, larunbata, 18:00etan, Iortia kultur gunean eginen dute emanaldia. sarrerak 5 eurotan eros daitezke, bandako kideak 3 eurotan, Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldegian.