Haize Txikiak banda eta abesbatzak bat eginik

Guaixe 2023ko abe. 21a, 11:01

Haize Txikiak bandaren udako entsegua. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 7an, igandea, Sakanako musika eskoletako musikariz osatutako bandaren kontzertua izanen da, Iortia kultur gunean.

Abenduaren 23an eta 26tik 29ra, Haize Txikiak bandako musikeriek ibeltzaren 7an, 17:30ean, Altsasuko Iortia kultur gunean emanen duten emanaldirako prestatzeko topaketa eginen dute. Oraingoan eta lehenengo aldiz banda txikiarekin, Sakanako musika eskoletako (Irurtzun, Lakuntza, Etxarri Aranatz eta Altsasu) koruek eta Etxarri Aranazko Abesbatza Txikiak parte hartuko dute ere. Dagoeneko sarrerak agortu dira, baina ilbeltzaren 21ean, Lakuntzako San Saastin festetan Haize Txikiak banda eta abesbatzak ikusteko aukera izanen da ere. Guztira 108 musikari elkartuko dira Mikel Emezabalen zuzendaritzapean.