Altsasuar batek Lanbide Heziketako olinpiadan parte hartuko du

Guaixe 2023ko abe. 22a, 09:30

Lanbide Heziketako olinpiadetako parte hartzaileak. NAFARROAKO GOBERNUA

Nafarroako taldeko 24 kideetako bat izanen da Ander Villalobos Hernaz. Estatuko neurketa apirilaren 9tik 13ra jokatuko da, eta Europako Lanbide Heziketako olinpiadarako txartelak banatuko ditu.

Nafarroa Lanbide Heziketako (LH) olinpiadak, Navarraskills, aste honetan jokatu dira. Guztira LHko 22 espezialitatetako 72 ikaslek hartu parte dute. Iruñerriko LHko bost ikastetxetan egin dira trebetasun lehiaketako horretako probak. Espezialitate bakoitzeko trebetasun probez aparte, Navarraskilletan hiru solasaldi egin ziren Emakumea eta LHri, LHren erronkei eta LHren modernizazioari buruzkoak. Solasaldi horietan ikasleek, irakasleek, Hezkuntza Departamentuko ordezkariek eta hainbat enpresatako ordezkariek parte hartu zuten.

Irabazleek Nafarroako ordezkaritza osatuko dute estatuko LHko olinpiadetan, Spainskills. Guztira  22 hezkuntza espezialitatetako 24 ikasle irakasle dira. Horien artean daude Sakana LH ikastetxean goi graduko Mekatronikako bigarren kurtsoa egiten ari den Ander Villalobos Hernaz, Jose Manuel Martin irakaslea bidelagun izan duenak. Azken horren bidez eman zuen izena proban, eta CAD bidezko diseinuko proban aritu zen. Bere zeregina pieza bat diseinatzea eta beste batzuekin lotzea izan zen. Horretan onena izan zen eta Nafarroako ordezkaritzako kide izanen da. Bestalde, Irudi eta Soinuaren LHko ikasle eta irakasleak arduratu ziren lau ordu baino gehiagoko zuzeneko telebista-programa baten egin zuten, eta Nafarroako LHko ikastetxe guztietako ehunka ikasle eta irakaslek jarraitu zuten proba.

Talde nafarrak Spainskillsetan parte hartuko du 2024ko apirilaren 9tik 13ra bitartean. Proba horietan hautatzen direnek Espainia ordezkatuko dute Europako lehiaketaren bederatzigarren edizioan, Euroskills, Danimarkako Herning herrian 2025ean egingo dena.