Garai batean Altsasuko elkarteetako zuzendaritzako taldeak, musikariak lagun, Aita Barandiaran adinekoen egoitza eta Josefina Arregi klinika psikogeriatrikoa bisitatzen zuten. Eguberri garaian egiten zuten. Aurten ohitura berreskuratu dute, eta Lagun Onak elkartekoek koordinatuta, Beti Iaten, Zubeztia, Amandrea, La Encina, Kukuerreka eta Otai elkarteko kideak bi egoitzetatik pasa dira. Domekan joan ziren bisitan, eta txarangaren musika eta bestelakoak oparitu zizkieten egoitzetako egoiliarrei.
Ohitura horren jatorrian Lagun Onak elkartea dago. Eguberri aurreko domekan Iruñeko psikiatrikora eta Behartsuen Haurrideen egoitzara bisita egiten zuten.