Handitzen, handitzen, banda txikia, hasi da handitzen

Guaixe 2024ko urt. 8a, 10:47

Haize Txikiak eta abesbatzaren kontzertua Iortian. @IORTIAKULTURA

Haize Txikiak banda datozen emanaldietarako prestatzen ari da; oraingoan abesbatzarekin.

Abenduaren 23an eta 26tik 29ra, Haize Txikiak bandako musikariak ilbeltzaren 7an Altsasuko Iortia kultur gunean eman zuten kontzerturako prestatzeko topaketa egin zuten. Hurrengo emanaldia hilaren 21ean Lakuntzako plazan, San Saastin festen barruan. Lehenengo aldiz abesbatza txikiek parte hartu dute ere.

2022ko uda atarian sortu zuten Sakanako musika eskolen eta Haize Berriak bandaren arteko zubia izateko sortu zen proiektua, eta dagoeneko errotu da. Urtean bi topaketa egiten dituzte, uda hasieran eta abenduko oporretan.

Oraingoan 113 musikari bildu dira, 50 bat bandako kideak izanen dira, eta lehenengo aldiz Irurtzungo, Lakuntzako, Etxarri Aranazko eta Altsasuko musika eskoletako koruetako eta Etxarri Aranazko Abesbatza txikiaren abeslariak. Mikel Emezabal izan da zuzendaria. 

Errepertorioa
Haize Txikiak bandak Jurassic Park, Forrest Gump eta Indiana Jones filmetako abestiak, Ammerland, The best of Mancini eta La greve des musicies abestiak joko ditu, eta abesbatzarekin batera abesti herrikoiak joko dituzte: Txomin Artolaren Aberriaren mugak, Oskorriren Euskal Herrian Euskaraz eta Mikel Laboaren Txoria txori. Zuzendariak hiru lan hauen moldaketak egin ditu.