Farajoleek erregeak gidatu zituzten atzera ere

Guaixe 2024ko urt. 9a, 11:30
Ainhoa Ramirez de Alda, Eraitz Plaza, Imanol Ruiz eta Alaitz Larraza. NEREA MAZKIARAN

Haien buruzagia Eraitz Plaza Zufiaurre izan zen.

Ilbeltzaren 5ean errege magoak Altsasura iristen dira. Baina haien iritsieraren aurretik, haurren artean zozketa egiten da, farajoleen buruzagia aukeratzeko. Eguraldiak ez zuen utzi ekitaldia Foru plazan egitea, eta ordu bat beranduago Burunda frontoian egin zen. Ohi denez, haurren artean 300 opil banatu ziren. Haietako baten barruan sorpresa bat zegoen, eta eskuratzen zuenak farajoleen errege izateko ohorea izan zuen. Mikeli egokitu zitzaion, baina ez zuenez nahi, bere lehengusu Eraitz Plaza Zufiaurrek gustu handiz hartu zuen ardura. 

10 urteko mutilari narrua eta dozena bat fara txiki dituen gerrikoa (agintaldiko hilabeteko bana) jarri zizkioten. Horretaz zeremonia maisu izan ziren Ainhoa Ramirez de Alda eta Alaitz Larraza arduratu ziren. Aurreko buruzagiak, Imanol Ruiz Martinezek txapela jarri eta makila eman zion. Plaza izan zen gainontzeko faradunak gidatu zituenak herrian barna. Eta gero errege segizioan parte hartu zuen. 

Altsasuko faradunen buruzagiak 

Urtea Izen-abizena

  • 1976 Jose Javier Ginea
  • 1977 Josu Lezea
  • 1978 Felipe Carlos Zelaia
  • 1979 Jose Antonio Chamorro
  • 1980 Jose Vicente Herrero
  • 1981 Kontxi Zelaia
  • 1982 Ana Belen Fernandez
  • 1983 Begoña Mendoza Sanzol
  • 1984 Felipe Carlos Zelaia
  • 1985 Eva Iturralde
  • 1986 Maribi Martinez Oraa
  • 1987 Jose Julian Lopez
  • 1988 Maria Eskisabel
  • 1989 Carlos Lanza Arnedo
  • 1990 Yolanda Barquilla
  • 1991 Henar Alonso Ezkurra
  • 1992 Daniel Crespo
  • 1993 Joseba Mazkiaran Uria
  • 1994 Nekane Marin Peñas
  • 1995 Nekane Aldasoro Manero
  • 1996 Javier Cristobal Chaparro
  • 1997 Migel Mendoza Fernandez de Garaialde
  • 1998 Sandra Cerezo Iguzkiza
  • 1999 Izaskun Marin Santano
  • 2000 Iñaki Mendoza Fernandez de Garaialde
  • 2001 Jose Mari Rivero Urteaga
  • 2002 Txemi Rodriguez
  • 2003 Xabier Galartza
  • 2004 Jon Galartza
  • 2005 Eneko Garasa Guerrero
  • 2006 Julen Anton Fiz
  • 2007 Gorka Ramos
  • 2008 Joseba Gonzalez Navarro
  • 2009 Ainhoa Calleiras
  • 2010 Leire Chamorro
  • 2011 Javier Morras De Jorge
  • 2012 Jokin Senar Benito
  • 2013 June Lopez de Goikoetxea Mazkiaran
  • 2014 Aritz Ulaiar
  • 2015 Iker Claver Fuentes
  • 2016 Eneritz Regil Fernandez
  • 2017 Jon Navarro Fresneda
  • 2018 Izaro Ramos Santamaria
  • 2019 Nahia Zoe Borrega
  • 2020 Unai Gomez Lopez de Goikoetxea
  • 2021 COVID-19 pandemiagatik bertan behera
  • 2022 Martin Sanchez Urizar
  • 2023 Imanol Ruiz Martinez
  • 2024 Eraitz Plaza Zufiaurre