Udaletxean egindako zozketaren ondorioz, Iñaki Paniagua Rodriguez eta Javier Malo Azpiroz aukeratu zituzten kinto buruzagi gisa. 60 gizonezko gazte baino gehiagok osatu zuten kintada. Kinto ospakizunak iraun zituen bost egunetatik hirutan emakumezko kintak bazkaltzera joan ziren, hau da, aurreko urtean baino bazkari bat gehiagora.