'La trenza' zineforum filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko urt. 9a, 12:25

Ilbeltzaren 11n eta 14an, osteguna eta igandea, Latitia Colombani zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Indian, Smita ukiezina da. Alaba txikiari hezkuntza ematea du amets, eta bere esku dagoen guztia egingo du hori gerta dadin, baita ezagutzen duen guztia atzean uztea ere, etorkizun hobe baten bila. Sizilian, Giulia aitaren ileorde-tailerrean ari da lanean, Palermon geratzen den azkena. Aitak istripu larria izan du, eta familiaren mantenua jokoan dagoela konturatu da. Kanadan, Sarah bi aldiz dibortziatutako hiru seme-alabaren ama da, eta abokatu arrakastatsu bat. Bere karrera osoan izan duen igoeraren zain dagoela, jakin du bularreko minbizia duela.

Fitxa artistikoa: Kim Raver, Fotinì Peluso, Mia Maelzer, Sajda Pathan, Avi Nash, Manuela Ventura, Francesco Marinelli, Sarah Abbott, Adrian Doroslovac, Dorian Doroslovac.

Emanaldiak:

Ilbeltzak 11, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Ilbeltzak 14, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.