'Bidasoa 2018-2023' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko urt. 9a, 12:32

Ilbeltzaren 11n, 14an eta 15ean, osteguna, igandea eta astelehena, Fermin Muguruzaren film dokumentalaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.

Sinopsia: 2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, hamar hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.

Fitxa artistikoa: dokumentala.

Emanaldiak:

Ilbeltzak 11, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Ilbeltzak 14, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Ilbeltzak 15, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian. 

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erositakoa: 4,5 euro.