Altsasuko inauterietan artzai izateko bilera

Guaixe 2024ko urt. 10a, 11:54

Ilbeltzaren 12an, ostirala, Altsasuko Inauteri batzordeak atzainei buruzko bilera eginen du, Gure Etxean.

Otsailaren 13an, asteartea, ospatuko dituzte Altsasuko herri inauteriak, eta dagoeneko inauteri batzordea prestaketa lanetan ari da. Sare sozialen bidez jakinarazi duenez, artzainen bila ari dira. Hortaz, ilbeltzaren 12an, ostirala, 19:00etan, Altsasuko Gure Etxea eraikinean artzainei buruzko batzar informatiboa eginen dute.