Saskibaloia

CBASK-eko talde nagusiek etxean abiatuko dute urtea

Guaixe 2024ko urt. 11a, 10:13

Emakumezkoen Lehen Senior Mailako CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldea, aurkezpen egunean.

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan talde altsasuarrak Navasket hartuko du Zelandin, eta emakumezkoen Lehen Senior mailako talde altsasuarrak Optica Azpilicueta

Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, bueltan da saskibaloi denboraldia. Altsasuko CBASK saskibaloi klubeko bi talde nagusienek etxean hasiko dute jarduna. 

Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak Navasket taldea hartuko du ilbeltzaren 13an, larunbata, 17:50ean. Sailkapenean talde altsasuarra hamahirugarren da (11 puntu), bi partida gutxiagorekin, atzeratuta baititu. Navasket zortzigarren da (14 puntu), eta partida lehiatua espero da Zelandin. 

Aurretik emakumezkoen Lehen Senior mailako partida jokatuko da Zelandin. CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Optica Azpilicueta Navarro Villoslada taldea hartuko du ilbeltzaren 13an 16:00etan hasiko den norgehiagokan. Bi taldeak arerio zuzenak dira, talde altsasuarra hamargarren baita eta Optica Azpilicueta hamaikagarren, biek puntu berberekin (12 puntu). Beraz, sailkapena dute jokoan