Excavaciones y Transportes Orsa SM enpresak nahasketa asfaltikoak egiten ditu. Altsasun duen instalazioan pilaketarako eremua handitu nahi du eta horretarako, gaur egungo instalazioa aldatzeko proiektua aurkeztu zion Nafarroako Gobernuari. Zehazki, Altsasuko 6. poligonoko 132. lurzatiari, aldameneko 130. eta 131. lurzatiak (12.059 m²-ko azalera) gehitu nahi dizkio, harrobiko agregakinak eta berreskuratutako asfaltoarekin birziklatutako agregakina pilatzeko eremu gisa erabiltzeko.
Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren iritziz aldaketa ez-funtsezkoa da. Beraz, titularrak aurrera eramaten ahalko du aurreikusitako proiektua, deusetan galarazi gabe dagokion obra lizentzia edo behar diren beste baimen batzuk tramitatzea. Hori bai, gobernuak zehaztutako aldaketak sartu beharko ditu enpresak instalazioaren ingurumen baimen bateratuaren testuan.