Oinarrizko gaitasun digitalei buruzko ikastaro eskaintza

Guaixe 2024ko urt. 12a, 11:07

Jendea azokan. ARTXIBOA

Edozein herritarri zuzendutako doako bi ikastaro izanen dira.

Ordenagailu edo adimendun telefonoekin aritzeko gaitasun digitalak behar dira. Horiek eskuratzeko,  eta teknologia oztopo ez bihurtzeko, bi ikastaro antolatu dira Altsasun. Haietan edozein herritarrek eman dezake izena. Ikastaroak dohainik dira, eta bakoitzean 15 plaza daude. Ikastaroek 20 orduko iraupena dute eta ilbeltzaren 29tik otsailaren 9ra izanen dira. Aurreneko ikastaroa 15:30etik 17:30era izanen da eta bigarrena 17:45etik 19:45era. Altsasuko Enplegu Agentzian emanen dituzte ikastaroak. 

Izena emateko 948 012 012 telefono zenbakira hots egin edo aventuradigital@navarra.es e-posta helbidera idatzi behar da. Ikastaroak Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsaren bidez finantzatua da.