Langabetuendako IKT ikastaro eskaintza

Guaixe 2024ko urt. 15a, 11:10

Altsasuko enplegu agentzia. ARTXIBOA

Enplegagarritasuna hobetzeko eta eten digitala murrizteko helburu du.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafar Lansarek, Altsasuko Udalarekin lankidetzan, 
enplegu eskatzaileei zuzendutako Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) ikastaroa antolatu du. Haren helburua da langabeen enplegagarritasuna hobetzea eta eten digitala murriztea. Ikastarora joanen direnek honako gaietan trebatuko dira: ordenagailua eta haren elementuak, Interneteko nabigazioa, posta elektronikoa eta bideokonferentzia sistemak, eduki digitalak sortzea eta editatzea oinarrizko aplikazioen bidez, gailuak modu seguru eta arduratsuan erabiltzea ingurune digitaletan, akreditazio digitala eta administrazioarekin eta erosketa digitalarekin egin ohi diren izapideak.

Ikastaroak 40 ordu, bi aste iraunen du, ilbeltzaren 29tik otsailaren 9ra; astelehenetik ostiralera izanen da, 09:30etik 13:30era. Altsasuko enplegu agentzian eginen da ikastaroa. Hartan izena eman nahi duenak 948 012 012 telefonora hots egin beharko du.