Mendiko pisten kuotak ordaintzeko garaia

Guaixe 2024ko urt. 15a, 11:47

Altsasuko ikuspegia Urdiainera daraman bidetik. ARTXIBOA

Borondatez ordaintzeko epea pasata ordaindu ez duenari errekarguak ezarriko dizkio. 

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, Altsasuko Udalak jakinarazi du 2024ko otsailaren 18an bukatuko dela mendiko pistak erabiltzeko kuotak borondatez ordaintzeko epea, 2023ko epe gehigarriari dagokiona. Ordainagiriak helbideratuta dituztenei zerga ilbeltzaren 18an kargatuko die kontuan. Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta. Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.