Gozamenezko scape rooma, Altsasun

Guaixe 2024ko urt. 15a, 09:03

Gozamenez scape roomaren txoko bat. ERRAN.EUS

Ilbeltzaren 19an eta 20an, ostirala eta larunbata, Tramankuluk sortutako heskuntza afektibo sexualari buruzko ihes gela izanen da, Intxostiapuntan.

Gozamenez programaren barruan, hezkuntza afektibo sexualari buruzko scape rooma eginen dute ilbeltzaren 19an eta 20an, ostirala eta larunbata, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean, 17:30etik aurrera. Ekimenean parte hartzeko aurretik izena eman behar da.