'El sur' filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko urtarrilaren 15a

Ilbeltzaren 22an, astelehena, Victor Erice zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Filmoteka Nafarroan programaren barruan. Patxi Burillo zinegileak eta arkitektoak filma aurkeztuko du.

Sinopsia: La Gaviota Espainiako iparraldeko hiri baten kanpoaldean dagoen etxetzarra da. Bertan bizi dira Agustín, medikua eta ur-bilatzailea, bere emaztea, frankismoak errepresaliatutako irakaslea, eta Estrella alaba. Alabak, txikitatik aitak sekretu bat ezkutatzen duela susmatzen du.

Emanaldia: Ilbeltzak 22 astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian, Filmoteka Nafarroan programaren barruan. Patxi Burillo arkitekto eta zinemagileak aurkeztuko du filma.

Sarrerak: euro bat,  Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.