Aragoiko zirku ikuskizun onena Altsasun

Guaixe 2024ko urt. 15a, 10:02

Ilbeltzaren 21ean, igandea, D'Click konpainiaren 'Latas' ikuskizuna izanen da, Iortia kultur gunean.

Hiru akrobata haien munduan bizi dira, metala, harea eta oso ur gutxi dagoen munduan. Hori kontatzen du D'Click konpainiaren Latas ikuskizunak. Zirku diziplinak uztartzen ditu; akrobaziak, malabarismoa edo objektuen manipulazioa, besteak beste. Askoz gehiago ere badauka, eta hortan datza bere arrakasta. Izan ere, Aragoiko zirku ikuskizunare onenaren saria irabazi zuen konpainiak. Ilbeltzaren 21ean, igandea, 17:00etan, Latas ikuskizuna Iortia kultur gunean izanen da. Sarrerak kultur gunearen webgunean edo txarteldegian eros daitezke, 6 eurotan.