Futbola

Altsasuk Tudelano liderrari aurre egin zion

Guaixe 2024ko urt. 16a, 12:30

Emakumezkoen Preferente mailan liderraren kontra nor baino nor lehiatu zen Altsasu, baina bukaera aldera liderra gailendu zen

Emakumezkoen Preferente mailako hamahirugarren jardunaldian erronka latza zuen Altsasuk, Tudelano liderra hartu baitzuen ilbeltzaren 14an, igandearekin, Dantzalekun. Tudelanok lidergoa jokoan zuen, Lourdesekin borroka estua duelako. Beraz, gogotsu atera zen kantxara. Hala ere, altsasuarrek ongi egin zieten aurre tuterarrei, partidan parez pare ibili baitziren. 

Tudelano aurreratu zen, baina Janire Lopezek bana berdindu zuen. Atsedenaldia baino lehen 2 eta 1 aurreratu zen Altsasu, Sonia Alonsori esker. Bigarren zatian lehia gehiago estutu zen eta bina berdintzea lortu zuen Tudelanok. Badirudi berdinketak airea eman ziola liderrari, azken txanpan beste hiru sol sartuta 2 eta 5 gailendu baitzen. 


Tudelanok jarraitzen du emakumezkoen Preferente mailako lider (30 puntu), puntu batera Tuterako Lourdes arerio zuzena duela. Altsasu azkena da, bederatzigarren (4 puntu). Ilbeltzaren 21ean, igandea, Altsasuk sailkapenean laugarren den Berriozar taldea hartuko du Dantzalekun, 12:45ean.