Eguberrietako atsedenaldiaren ondoren, Altsasuko CBASK saskibaloi klubeko bi talde nagusienek etxean hasi zuten jarduna.
Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak Navasket taldea hartu zuen ilbeltzaren 13an, larunbata, Zelandin. Partida oso borrokatuan azkenean Navasketek lortu zuen garaipena, 61 eta 66, 5 punturen aldearekin. Sailkapenean Erisa Clavijo da liderra (18 puntu) eta talde altsasuarra hamalaugarren da (12 puntu), partida bat gutxiagorekin. Abenduaren 20an, larunbata, CBASK Narum Fisioterapiak sailkapenean laugarren den Loyola izango du aurkari, 18:00etan.
Emakumezkoen Lehen Senior mailan CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Optica Azpilicueta Navarro Villoslada taldea hartu zuen ilbeltzaren 13an Zelandin. Urtea bikain hasi zuen talde altsasuarrak 64 eta 56 irabazi baitzion talde iruindarrari. Aranguren Mutilbasket da emakumezkoen Lehen Senior mailako liderra (22 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos hamargarren da (14 puntu). Ilbeltzaren 20an talde altsasuarrak Aranguren Mutilbasket liderra izango du aurkari, 18:00etan, Irulegi kiroldegian.