Ondarria industriagunea hobetzeko lanak urte akaberan despeditu zituen Lacunza Hermanos, SM enpresak. Zehazki, C kalean espaloiak konpondu eta kaleko zorua guztiz berritu du, oso hondatuta baitzeuden. Lan horien truke udalak 67.281,03 euro jaso ditu. Inbertsio horretarako udalak Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikako, Nazioarteko Hedapeneko eta Laneko Zuzendaritza Nagusiak emandako dirulaguntza izan du, 52.481,66 eurokoa hain zuzen ere. Altsasuko Udalak Ondarria industrialdeko D eta B kaleetan euri urak biltzeko eta zorua berritzeko lanak egin zituen 2022an.