Julieta Hernandez gogoan izan zuten

Guaixe 2024ko urt. 18a, 10:54

Miss Jujubaren feminizidioa salatzeko ekimenean parte hartu zutenetako batzuk.

Eraildako pailazo venezuelarra gogoan izan zuten altsasuarrek.

Munduan barna makina bat ekimen egin dira Julieta Hernandez Martinezen, Miss Jujubaren, erailketa salatzeko. Hernandezek 38 urte zituen eta bere arte sena pailazoa, musikari, zirkuan eta txotxongilo egile gisa garatzen zuen. Venezuelarra Brasildik sorterrira bueltan zihoala, bikote batek bahitu, bortxatu eta hil egin zuen Brasilgo Amazonas departamentuaren abenduaren 23an. Bere arrastoa galdu zenetik eta ondoren ere Brasilen Hernandezen lagunek, artistek, aktibistek eta txirrindulariek femenizidio salaketa kanpaina abiarazi zuten. Ekimen haietako asko bizikleta martxak izan ziren. 

Salaketa ekimen horiek nazioartera zabaldu dira eta emakumezko pailazo venezuelarra oroitzeko ehunka omenaldi ekitaldi egin dira. Haietako bat Altsasun egin zen ilbeltzaren 14an, domeka arratsaldean. Zenbait altsasuar protesta koloretsuan parte hartu zuten.