Euskal Herriko SketchCrawl taldearen topaketa Altsasun

Guaixe 2024ko urt. 22a, 11:59

Euskal Herriko SketchCrawl taldeko kideak Elorrion egindako topaketa batean. UTZITAKOA

Urtarrilaren 27an, larunbata, marrazkilari taldearen 82. topaketa eginen dute Altsasun. Hainbat txokotan ariko dira.

Marrazki maratoia bezala itzuli daiteke SketchCrawl, eta ilbeltzaren 27an, larunbata, Euskal Herriko taldearen 82. topaketa eginen dute Altsasu. 10:00etan Foru plazaren kioskoan bilduko dira eta Espejo tabernan lehenengo talde argazkia eginen dute. Ondoren, plaza inguruan ibiliko dira haien marrazketa koaderno, arkatz eta koloreekin, besteak beste, eliza eta Altsasuko sustraiak Ulibarrenaren eskultura islatuz. Baratzeko bide, Iortia kultur guneko plazako trena, Burunda pilotalekua eta Elias Tañoren hormairudia izanen dira marrazteko izanen dituzten beste hainbat txoko. Eguerdian Arkangoan elkarretaratzea egin ondoren, Iortia kultur gunera joanen dira Haize Berriak bandaren entsegura eta Kaixo tabernan bazkaltzera elkartuko dira. Bazkarira joateko aurretik izena eman behar da (25 euro). Topaketa udaletxearen inguruak marrazten amaituko dute, eta azken argazkia eginen dute bertan.

82. Euskal Herriko SketchCrawl topaktaren egitaraua

Ilbeltzak 27 larunbata
Altsasu

10:00 Foru plazako kioskoa eta Espejo taberna; lehenengo argazkia.

10:30 Foru plazako inguruak: Jasokundearen eliza eta Altsasuko sustraiak eskultura.

Ondoren, Baratzeko bide: trena, Burunda pilotalekua eta Elias Tañoren hormairudia.

12:00 Elkarretaratzea Arkangoa tabernan.

12:30 Iortia kultur gunea: Bandaren entsegua. 

1:30 Bazkaria, Kaixo jatetxean.

16:30 Udaletxearen inguruak.

18:00 Agurra eta azken argazkia.