'Fallen leaves' gaurkotasunezko filmaren emanaldia

Guaixe 2024ko urt. 22a, 15:53

Ilbeltzaren 25ean, 28an eta 29an, osteguna, igandea eta astelehena, Aki Kaurismaki zinegilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.

Sinopsia: Ansa ezkongabea da eta Helsinkin bizi da. Zero orduko kontratua du supermerkatu batean, apalak hornitzen ditu eta plastiko birziklagarria sailkatzen du. Gau batean, Holappa langile bakartiarekin (alkoholikoa) topo egingo du. Pronostiko eta gaizki-ulertu guztien aurka, harremana eraikitzen saiatzen dira. Ondorioz, Holappak alkoholarekiko mendekotasuna kontrolatzea lortzen du.

Fitxa artistikoa: Alma Poysti, Jussi Vatanen, Alina Tomnikov.

Emanaldiak:

Ilbeltzak 25, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Ilbeltzak 28, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Ilbeltzak 29, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian.

Sarrerak: Iortia kultur gunearen webgunean eta txarteldegian.

Ikuslearen eguna (osteguna): 3,5 euro.

Aurretik erostikoa: 4,5 euro.

Sariak

2023ko Canneseko jaialdian Epaimahaiaren saria

2023ko Urrezko Globoak Sarietan bi izendapen

2023ko Europako Zinemaren Sarietan sei izendapen

2023ko Satellite Awards sarietan bi izendapen

2023ko Iparramerikako Kritikarien Elkartearen izendapen bat

2023ko Moreliako Jaialdian sari bat