Altsasuko herri liburutegia sortu zutela 90 urte betetzen dira, eta dagokion ospakizuna eginen dute gaur egun Iortia kultur gunearen barruan dagoen liburutegian. Ilbeltzaren 26an, ostiralean, hasieran emanen diote ospakizunei ekitaldi instituzionalarekin. Besteak beste, Eva Azpilikueta aktore altsasuarrak parte hartuko du ekitaldian, ordezkari politikoekin batera. Egun horretan liburutegian ikusgai egonen den dokumentu, ojektu eta liburu enblematikoen erakusketa mustuko dute, otsailaren 29ra arte ikusgai egonen dena.
Otsailean zehar Karmele Jaiorekin solasaldia, Espainiako Bigarren Errepublikan sortu ziren liburutegien inguruko hitzaldia, haurrendako ikuskizuna eta Angeles Casorekin topaketa izanen dira liburutegiaren urteurren berezia ospatzeko. Gainera, Manolita Thunders artista altsasuarraren tailerra izanen da ere.
Altsasuko herri liburutegiaren 90. urteurrenaren egitaraua
Ilbeltzaren 26tik otsailaren 29ra
Liburutegian
'Ospatu gurekin!' Altsasuko liburutegi publikoaren 90. urteurrenaren erakusketa: 90 urte hauetako dokumentuak, objektuak eta liburu enblematikoak.
Ilbeltzak 26 ostirala
18:00, liburutegian
Liburutegiaren 90. urteurrenaren ekitaldi instituzionala, instituzioen ordezkariekin eta Eva Azpilikueta antzerkigile altsasuarrarekin. Herri osoari irekita.
Ilbeltzak 31, otsailak 7 eta 14 asteazkenak
17:30 - 19:30, Iortiako erailera anitzeko aretoan
Tailerra: Letrak marrazte dibertitzea Manolita Thundersekin, elebiduna.
Otsailak 2 ostirala
18:00, Iortia kultur guneko areto txikian
Hitzaldia: Fikzioaren egiak, Karmele Jaio idazlearen hitzaldia, euskaraz
Otsailak 9 ostirala
18:00, Iortia kultur guneko areto txikian
Hitzaldia: La Segunda República y la creación de las Bibliotecas. De las realizaciones a la posterior represión, Reyes Berruezoren hitzaldia, Maria Angeles Goicoarekin (Altsasuko maisua eta lehenengo liburuzainaren alaba), gaztelaniaz
Otsailak 16 ostirala
17:00, Iortia kultur gunearen areto nagusian
Haurrendako ikuskizuna: Txiki: gauza handiak lortzen dituzte pertsona txikien istorioa, Adriana Olmedoren eskutik, euskaraz.
Sinopsia: "Mayak, azkenaldian, konfiantza galdu du bere buruarengan: lagunek ez dute balioesten, eskolaz aldatzeko beldurrak geldiarazten du, familiak ez dizkio bere kezkak fidatzen. Uste du ez dela besteak bezain indartsua eta txikia sentitzen da. Baina, gainera, Maya etxe zahar bateko hormen artean ezkutatutako mundu ñimiño bateko biztanle ñimiño bat da!... Hori gutxi balitz, jakin ezazu bere mundua arriskuan dagoela. Indarra hartzeko eta ekiteko garaia da. Maya txikia izan arren boteretsua dela frogatzeko garaia da".
Sarrerak: 4 euro, Iortia kultur guneko webgunean eta txarteldegian.
Apirilak 23 ostirala
19:00, Iortia kultur gunearen areto nagusian
Idazlearekin topaketa: Angeles Caso