Futbola

Puntu banaketa Beriainen

Guaixe 2024ko urt. 23a, 10:20

Gizonezkoen Preferente mailako hamazazpigarren jardunaldian puntu bat gehitu zuen Altsasuk

Gizonezkoen Preferente mailan Beriainen jokatu zuen Altsasuk, Iruntxiki taldearen kontra. Bi taldeak modu guztietara saiatu ziren, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan eta, azkenean, husnako berdinketarekin despeditu zen lehia. 

Burlades B taldea da liderra (35 puntu), eta Altsasu hamargarren da (25 puntu). Ilbeltzaren 27an, larunbata, Altsasuk 30 punturekin sailkapenean laugarren eta arerio zuzena den Universidad de Navarra taldea hartuko du Dantzalekun, 16:00etan.