Emakumezkoen Preferente mailan, Altsasuk Berriozar B taldea hartu zuen Dantzalekun. Hasieratik partidan oso sartua egon zen Altsasu, eta June Alzelaik sartutako golari esker, abantailarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatian bana berdindu zuen Berriozarrek, baina atzera ere June Alzelaik Altsasu aurreratu zuen, 2 eta 1. Altsasuk erasoan jarraitu zuen eta hirugarren gola sartu zuen Nahia Lopez de Goikoetxeak. Tamalez, Berriozarrek ongi erantzun zuen eta partidaren azken txanpan hiruna berdintzea lortu zuen.
Tudelano taldeak eusten dio Emakumezkoen Preferente mailako lidergoari (33 puntu). Altsasuk azken postuan jarraitzen du, bederatzigarren (5 puntu). Ilbeltzaren 27an, larunbata, Altsasuk azken aurrekoa eta arerio zuzena den Gares taldea hartuko du Dantzalekun, 18:15ean.