Gizonezkoen Bigarren Maila Interautonomikoan CBASK Narum Fisioterapiak Loyola taldea izan zuen aurkari ilbeltzaren 20an. Bi taldeen arteko partida oso borrokatua izan zen, estua. Bigarren laurdenean CBASK-ek abantaila txikia lortu zuen, baina hirugarren eta azken laurdenean bi taldeak gertu, oso gertu ibili ziren, alde oso txikiarekin. Azkenean, puntu eskas baten aldearekin Loyolak 54 eta 53 irabazi zion talde altsasuarrari. Bigarren Maila Interautonomikoak lider berria du, Liceo Monjardin (20 puntu) orain arte lider zen Erisa Clavijo bigarrenarekin puntutara berdinduta. CBASK Narum Fisioterapia hamalaugarren da (13 puntu), partida bat gutxiagorekin. Abenduaren 27an, larunbata, talde altsasuarrak sailkapenean hamaikagarren den San Ignacio arerio zuzena hartuko du Zelandin, 16:00etan.
Emakumezkoen Lehen Senior mailan CBASK Xabi Gorriz Tattoos taldeak Aranguren Mutilbasket liderra izan zuen aurkari ilbeltzaren 20an Irulegi kiroldegian. Liderra hasieratik izan zen nagusi, eta berehala hasi zen alde handia ateratzen. Lau laurdenetan joera bera izan zuen partidak, eta azkenean Aranguren Mutilbasketek 68 eta 24 irabazi zion talde altsasuarrari, kolpe latza. Aranguren Mutilbasketek jarraitzen du emakumezkoen Lehen Senior mailako lider (24 puntu) eta CBASK Xabi Gorriz Tattoos hamargarren postuan jarraitzen du (15 puntu). Ilbeltzaren 27an, larunbata, talde altsasuarrak sailkapenean bosgarren den Valle de Egües taldea hartuko du Zelandin, 16:00etan.