Las bingueras de Eurípides Las niñas de Cadiz konpainiaren lan berria da, El viento es salvaje antzezlan arrakatatsuaren ondoren sortutakoa. Komedia bat da, txirigoten eta umorearen ukitua duen tragedia greziar horietako bat da, eta testu sinesgarri, grinatsu eta liluragarria du. Emakume talde bat arratsaldetan Dionisia misteriotsua buru duen bingo klandestino batean biltzen da; errealitatetik ihes egiteko aitzakia. Las bingueras de Eurípides antzezlana Iortia kultur gunena izanen da, ilbeltzaren 27an, larunbata, 19:30ean; sarrerak agortu dira.