Altsasuko kintoek antolatutako parkea

Guaixe 2024ko urt. 26a, 12:48

Ilbeltzaren 27an, larunbata, puzgarriak izanen dira, Zelandi frontoian.

Altsasuko 2024ko kintoek haur eta gazteendako puzgarri parkea antolatu dute ilbeltzaren 27an, larunbata, 11:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era. Sarrerak 5 eurotan eros daitekez, eta ateartzean eskumuturrekoa moztean krispeta paketa bat emanen zaie parte hartzaileei.