La Encinaren ohiturazko txerri hilketa

Guaixe 2024ko urt. 26a, 13:13

20123ko ospakizuna La Encinan. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 27an, larunbata, Extremadurako kultur elkarteak txerrikiaren inguruko ospakizun tradizionala eginen du.

Goizean goiz elkartuko dira ilbeltzaren 27an, larunbata, Altsasuko La Encina Extremadurako kultur elkarteko kideak. Extremadurako ogi mamiak jaten hasiko dute eguna. Ondoren, 11:00ak aldera, txerriaren zatikatzea eginen dute txerrikiak egin ahal izteko. 14:30ean txerriaren gorputzaren zatien dastaketa egonen da herri bazkarian. Ilbeltzaren 26ra arte, osteguna, eman daiteke bazkarian izena 687 901 205 edo 687 607 303 telefonoetara Whatsapp mezu bat bidaliz.

La Encinaren txerri hilketaren ospakizuna

09:00 Extremadurako ogi mamiak jatea.

11:00 Txerria zatikatzea.

12:00 Txirrikiak egitea.

13:00 Txerriaren zatien jatea.

14:30 Txerri hilketaren tradiziozko bazkaria.