Altsasuko udaletxea itxita

Guaixe 2024ko urt. 29a, 10:16

Altsasuko udaletxea. ARTXIBOA

Ilbeltzaren 31ko, asteazkeneko, 11:30era arte ez ditu ateak zabalduko.

Altsasuko Udalak jakinarazi duenez, ilbeltzaren 29tik 31ra, hau da, astelehenetik asteazkenera, udaletxeko bulegoak itxita egonen dira. Udalak jakinarazi duenez, bertako langileek prestakuntza saioak jaso behar dituzte, eta, horregatik, udaletxea bi egun eta erdiz itxita egonen da. Izan ere, ilbeltzaren 31n, 11:30etik aurrera zabalduko ditu, atzera ere, udaletxeak bere ateak, eta herritarrei aurrez aurre zerbitzua eskaintzera pasako da. Sor daitezkeen eragozpenengatik udalak barkamena eskatu du aldez aurretik.